1. Zer da Ilargi Berdea


Ilargi Berdea elkartean, arte eszenikoen nahiz, jarduera sozio kulturalen bitartez norbanakoaren, nahiz, taldearen garapen integrala bilatzen da. Honetarako, jarduera fisiko alternatiboetan, zein, gorputz adierazpenDSC_0651ean oinarrituz, habilezia fisikoen lanketatik habiatu, eta konpetenzia emozional, fisiko zein sozialak garatzeko helburuarekin.

Gure proiektua, nerabezarotik hasi eta helduaroraino, mugimendua maite duen edonori dago zuzendua, izan ere, adin tarte ezberdinetako pertsonen elkarlana, guztiontzat onuragarria izan daitekeela uste bai dugu. Honela, bakoitzaren izateko askatasuna, besteekiko errespetuarekin batera landuaz, proiektu mota ezberdinak aurrera eramateko helburuarekin.

Gainera, bizikidetzaren lanketarekin batera, giro osasuntsu eta atsegin bat bideratuz, euskararekiko sentimentimendu baikorrak sustatu nahi ditugu, geure hizkuntzatik habiatuz, eta betiere inguruko kulturak errespetatuz, atzerritarren integrazioan laguntzea geure identitateari uko egin gabe.

 Modu honetan, taldekidetzan oinarrituz, geure benetako helburua den etengabeko ikaskuntza kooperatibo esanguratsuari bidea irakiaz.